Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2017-04-11

Julio Soto: "Finala sekula baino argiago hasi nuen"

Julio Soto Nafarroako Txapeldunarekin elkartu gara Irurren, bere aitaren herrian. Txapela jantzi berritan, 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Anaitasunako finala, plazako jarduna eta txapelketa nagusia izan ditugu mintzagai Sotorekin.
Julio Soto-k Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen larunbatean. Euskaldunentzat asteburu mugitua izan dela aitortu digu Sotok "fokoa Anaitasunako finaleaz gain Baionan eta Korrikaren amaieran ere jarrita zegoelako".

Finalean zehar sentsazio kontra-jarriak izan zituela esan digu Sotok. "Bertsotan ondo ari nintzenaren sentsazioa nuen baina saioaren bigarren zatiak zapore gazia utzi dit".

 Julioaren esanetan Eneko Lazkoz-en goi-mailako bertsoek buruz-burukoa asko estutu zuten.  "Final polita atera zen eta eutsi genion finalak exijitzen zuen mailari"

Julio Soto: "Ez nago batere gustora buruz burukoan egindako bakarkako lanarekin"
Julio Soto: "Plazan bertsotan egiteko gogoz nago eta badakit zer ez dudan egin nahi"
Julio Soto: "Euskal Herriko Txapelketa ahalik eta kontzienteen eta argien bizi nahi dut"


Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin