“Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua” lemapean 2017-04-27

Regueibertso jaia, Arratia eta Galiziako ikasleen artean

Bertsoa eta Regueifa oinarri hartuta, Arratia BHI eta Galiziako bi ikastetxeetako ikasleen arteko elkartrukea egingo da aurten ere, bigarren urtea izango da. Lehenbizi galiziarrak etorriko dira Euskal Herrira eta hainbat ekitaldi egingo dituzte apirilaren 28tik 30era. Maiatzean, euskaldunak doaz Galiziara.
Bertsoa eta regueifa oinarri hartuta, Arratia BHI eta Galiziako Vila de Cruces herriko I.E.S. Marco do Camballón eta Zas udalelerriko IES Maximino Romero de Lema ikastetxeko ikasleen arteko elkartrukea egingo da aurten ere, bigarren urtea izango da. Apirilaren 28tik maiatzak 1era, 50 gazte galiziar etorriko dira Euskal Herrira, eta maiatzaren 11tik 14ra joango dira ikasle euskaldunak Galizara, 52 lagun.

Iazko oroitzapen onak gogoan, “Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua” lemapean, ekimenak galegoa eta euskara indartzeko balioko du, regueifa eta bertsolaritzaren arteko antzekotasunak eta berezitasunak antzemateko, herri bietako ikasleen arteko hartu-emanak sortzeko eta elkar ezagutza sustatzeko.

Antolatzaileen esanetan “ikasleei bizirik dagoen kultura bat, inprobisazioaren kultura, erakutsi gura diegu. Bizipenak, ohiturak, sentimenduak, trebetasunak eta jolasak, kulturen arteko bizikidetza kontuan hartuta”.

Proiektuaren oinarria
Regueibertso festan parte hartuko duten gazte arratiarrek ere, ikasturtean zehar bertsolaritza landu dute ikastetxean, eta Regueibertso festa urtean zehar ikasitakoa modu praktiko eta bizian gozatzeko aukera paregabea da. Regueifaren egoera, ostera, ezta bertsolaritzaren berdina. Galizian antzinako festa berezietan egiten zen gudu poetikoko garaileak ogi bat, “Regueifa” bat, eramaten zuen etxera eta hortik datokio izena galizieraz egiten den kantu inprobisatuari. Denboraren joanean, ohitura hau baserri eta landa guneetakoa izatetik taberna giroko, txokoko, inprobisazio izatera pasatu zen, ia desagertu arte.
Egoera hau hobetzeko bidean, badaude ekimenak, ordea. Esaterako, Vila de Cruces herriko I.E.S. Marco do Camballón eta Zas udalelerriko IES Maximino Romero de Lema ikastetxeetan, urte pare bat daramatzate ikaslekin regueifa lantzen. Helburu nagusiak kultura eta hizkuntza direlarik. Antolatzaileen berbetan “gaur egungo gazteek gure kultur ondare ezagutu, eta kultura galegoan murgiltzeko bidea izan daiteke inprobisazioaren mundua”

Egitaraua
Apirilaren 28tik maiatzaren 1era bitarte, ekintza ugari izango dituzte gazteek. Ekintza gehien-gehienak, gainera, publiko zabalarentzat izango dira*. Hau da, ekintza gehienak kalean izango dira, eta herritarrak erakarri gura dira bertsoez eta reguifez gozatzera.
Gazteek hiru plan nagusi izango dituzte. Barikuan Areatzan, zapatuan Zeanurin eta domekan Ondarroan. Aurtengo berrikuntza nagusia, egun bat Arratiatik kanpo ospatuko dela da. Ondarrua herriak harreman handia dauka Galizarekin, eta euskaraz bizi den jatorri galizarreko komunitate handia dago bertan. Horregatik, aurten egunetako bat Ondarroan emango dute gazteek.
Beraz, Arratia osoko baina bereziki Areatza eta Zeanuriko, eta zelan ez, Ondarroako herritarrak jaian parte hartzera gonbidatu gura ditugu.


Apirilak 28, ostirala
•    12:00 Arratia BHI istitutuan bertso saioa eta galiziarrei ondo etorria
•    17:30 Areatza ezagutuz, bisita gidatua. Angel Larrea
•    18:30 Oilar lehia, bertsoak eta regueifak. Kalejira Areatzatik
•    21:00 Regueifesta afaria gaztetxean. (bertan agertu eta 3¤-ren truke)
•    21:30 Uckaia taldeagaz kontzertu, eta ostean, Zirkinik bez taldeagaz erromeria

Apirilak 29, Zeanuri
•    Dantzari eguna. Bazkal ostean, Reguiebertso saioa

Apirilak 30, Ondarroa
•    12:00 Sorpresaz betetako kalejira gidatua. Latxanbre enparantzan hasita
•    14:00 bazkaria Casa Galician (izena emateko Bertsozale Elkartera deitu)
•    18:00 bertsoak eta regueifak kalez kale. Itsas aurren hasita.


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra