Arratia eta Galiziako ikasleen arteko inprobisazio topaketa 2017-05-05

Regueibertso, topaketa arrakastatsua galiziarrekin

Bertsoa eta Regueifa oinarri hartuta antolatutako topaketa da Regueibertso. Joan den asteburuan 52 gazte izan ziren Bizkaian, Arratia eskualdean. Datorren astean, Santiagora joango dira euskaldunak. Antolatzaileak oso pozik dira ekimenak eman duenarekin.
Lagunarteko ideia gisa sortu zena elkartrukea esperientzia arrakastatsu gertatu da azken bi urteotan. Arratiako Arratia BHI ikastetxeak eta Galiziako bi ikastetxek hartzen dute parte proiektuan: Vila de Cruces herriko I.E.S. Marco do Camballón eta Zas udalelerriko IES Maximino Romero de Lema ikastetxeak.

Galizian ere regueifa Hezkuntza arautuan lantzen hasiak
Galizian ere zenbait eskualdeetan hasiak dira regueifa hezkuntza arautuan lantzen eta proiektu honek bi esperientziak elkar elikatzen laguntzen du. Iñaki Iturrioz da proiektu honen bultzatzaileetako bat: "Oso pozik gaude topaketak eman duenarekin, oso konplizitate handia sortu da bi taldeen artean eta inprobisazioaren bidez bi hizkuntzek konektatzea lortu dugu".

Ondarruko Casa Galician festa
Egitarau betea izan dute hiru egunetan eta gehienetan bertsoak eta regueifak izan dira protagonista. Eskualdea ezagutu, Zeanuriko dantzari egunean parte hartu... eta aurten bisita berezi bat ere bai Ondarrura, bertako Galiziako komunitateari bisitan.

Datorren astean Santiagon, Auditorio de Galizan saioa
Elkartruke esperientziak datorren astean izango du bigarren partea, maiatzaren 11tik 14ra. Maiatzaren 12an, Galiziako 1000 ikasle inguruk errezitaldia egingo dute Santiagon Auditorio de Galizan eta Arratiako ikasleek ere beren tartea izango dute bertsotarako emanaldi horretan.

Iturriozek eskerrak eman dizkie elkartrukea posible izateko lagundu duten guztiei.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra