Datozen asteetan jokatuko dira finalaurrekoak 2017-05-09

Hastear da Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasea

Hastear da Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasea
Hamar talde sailkatu dira Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasera. Datozen asteetan jokatuko dituzte hiru finalaurrekoak eta hiru talde irabazleek abestuko dute finalean. Finala ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen.
Hiru multzotan banatuta hamar taldek abestuko dute Bizkaiko Taldekakoa-ren bigarren fasean. Lehen multzoan daude Leioara begira, Tire! eta Koipelustre's taldeak; bigarren multzoan Akerbeltzen antxumak, Itallen eta Buruz buru taldeak; eta hirugarren multzoan Iurretako Bertso Taldie, El Consorcio, Santutxuko Bertso Eskola eta Ipiztar taldeak.

Datozen asteetan jokatuko dituzte finalaurrekoak eta multzo bakoitzean puntu gehien lortzen dituen taldeak lortuko du finalerako txartela. Datozen egunetan zehaztuko dute antolatzaileek noiz eta non jokatuko diren bigarren faseko saioak.

Finalean hiru talde arituko dira kantuan eta ekainaren 3an izango da, Markina-Xemeinen arratsaldeko 17:00etan.

30 talde eta 200 parte hartzaile baino gehiago
Martxoan abiatu zen Bizkaiko Taldekakoa, 30 talde eta 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Hiru taldeko hamar multzotan antolatu zuten lehen fasea eta multzo bakoitzetik talde bana sailkatu da bigarren fasera.



Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra