Alegian jokatu zen finalaurrekoa 2017-05-08

Asteasu-Zizurkilgo taldea Gipuzkoako Herriarteko finalera

Asteasu eta Zizurkilgo Karidadeko Benta taldeak Gipuzkoako Herriarteko finalean kantatuko du, Azpeitiako Erniarraitz 1 kaleratuta. Alegin jokatu zen saioa larunbatean. Bigarren finalaurrekoa datorren larunbatean, Gabiria eta Amasa-Villabonako taldeen artean.
Asteasu eta Zizurkilgo Karidadeko Benta taldeak Gipuzkoako Herriarteko finalean kantatuko du, Azpeitiako Erniarraitz 1 taldea kaleratuta. Alegin jokatu zen saioa larunbatean. Giro bikaina izan eta jendetza ederra izan ziren, bi taldeak animatzeko. Karidadeko bentak 27 puntu bildu zituen eta Erniarraitz taldeak 18 puntu.

Karidadeko benta taldearen izenean Unai Mendizabal, Joseba Otaegi eta Haritz Mujika bertsolariak aritu ziren kantuan. Erniarraitz 1 taldean, berriz, Leire Ostolaza, Jokin Uranga eta Beñat Lizaso.

Gai jartzaile lanetan Gurutze Oiartzabal (Erniarraitz 1) eta Igotz Alkorta (Karidadeko Benta) aritu ziren. Saioa bost epailek baloratu dute: Xabier Azpillaga (Erniarraitz 1), Jon Ormazabal (Karidadeko Benta), Uxune Areizaga (Arrai nahastua, Getaria), Eresti Oiarbide (Osinalde, Gabiria), Eneko Iriondo (Bertso Olariak, Legazpi).

Datorren larunbatean bigagarren finalaurrekoa
Karidadeko Bentarekin batera finalean abestuko duen beste taldea maiatzaren 13an Bergarako pilotalekuan izango den saioan erabakiko da. Bertan arituko dira Osinalde (Gabiria) eta Am… ona (Amasa-Villabona) taldeak.  Bergarako saiorako eta Azpeitiako finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bergarako saiorako sarrerak Pol pol tabernan ere lor daitezke (Bergara). Finaleko sarrerak, interneten salgai egoteaz gain, Sanagustin kulturgunean ere eros daitezke (Azpeitia).

Finala Azpeitian, maiatzaren 27an
Gipuzkoako Herriartekoaren finala maiatzaren 27an izango da, larunbatez, Izarraitz frontoian. Ondoren afaria izango da.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Azken finalaurrekorako eta finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra