Xenpelar Dokumentazioa Zentroa 2017-05-12

Sexu indargarria adineko senar-emazteen ahotan

Badira hogehita hamahiru urte Bilbon udaberriko bertso saioak antolatzen direla eta aurten ere izango da zer entzuna maiatzeko larunbatetan. Gaurkoan 2000.urtean Lazkano eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-k kantatutako bertsoaldia ekarri dugu gogora; "beteranoen saioa" izan zen hura eta viagra kontuak izan zituzten kantugai.
Pasaden larunbatean, hilak 6, ospatu zen aurtengo Bilboko Santutxuko udaberriko lehenengo saioa. Ohiturari jarraituz maiatzeko lau larunbatetan bertso saioak antolatu ditu bertako bertso eskolak;  hogeita hamahirugarrena da aurtengo ekitaldia.

Atzera eginez 2000. urtean Imanol Lazkano eta  Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-k kantatutako bertsoaldia ekarri dugu gurera. Urtzi Urrutikoetxea gai jartzaileak viagra jarri zien kantugai eta gizonezkoentzat zegoen sexu indargarria emakumezkoentzat ere merkaturatu zutela izan zen albistea. Entzun itzazu puntutan bizi-bizi kantuan Lazkano eta Mañukorta adineko senar-emazteak.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra