Larunbatean jokatu zen bigarren finalaurrekoa 2017-05-15

Amasa-Villabona eta Asteasu-Zizurkil Gipuzkoako Herriarteko finalean

Amasa-Villabonako taldea ere Gipuzkoako Herriarteko finalean izango da Gabiriako taldea atzean utzita. Bergaran jokatu zen bigarren finalaurrekoa larunbatean. Finala maiatzaren 27an izango da, Azpeitian.
Gipuzkoako Herriarteko txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Bergarako pilotalekuan, Gabiriako Osinalde eta Amasa-Villabonako  Am…ona! taldeen artean.  Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maizek abestu dute Osinalde taldean. Am…ona! taldean, berriz, Ander Goikoetxea, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran aritu dira. Saio bikaina egin dute bi taldeek, baina azkenean Amasa-Villabonako taldeak egin du txapelketan aurrera.

Gai jartzaile lanetan aritu  da Jokin Murua (Osinalde) eta Iñaki Otaegi (Am…ona!). Saioa bost epailek baloratu dute: Beñat Hach Embarek (Osinalde), Aritz Garin (Am…ona!), Itziar Irizar (Itziar), Ramon Iturrikastillo (Debagoiena), eta Aritz Arruti (Aia eta Kitto).

Finala Azpeitian, maiatzaren 27an

Gipuzkoako Herriarteko finala Azpeitian izango da, Izarraiz frontoian, 17:30etan hasita. Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko Benta eta Amasa-Villabonako Am… ona! taldeek jokatuko dute. Finalaren ondoren afaria izango da Sanagustin kulturgunean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra