Bizkaiko Taldekakoa 2017-05-16

Hiru saiotan erabakiko dira talde finalistak

Hiru saiotan erabakiko dira talde finalistak
Asteburu honetan jokatuko dira Bizkaiko Taldekakoaren bigarren faseko lehen bi saioak eta hurrengo asteburuan hirugarrena eta azkena. Saio bakoitzetik talde bana sailkatuko da ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalera.
Hamar taldek abestuko dute Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasean eta horietatik hiru sailkatuko dira finalera. Hiru saio jokatuko dira datozen bi asteburutan eta saio bakoitzean talde batek lortuko du finalerako txartela.

Lehen saioa datorren ostiralean jokatuko da Berrizen. Han izango dira kantuan Leioara begira, Tire! eta Koipelustre's taldeak. Larunbatean izango da bigarrena, Ispaster eta Bedarun: kantuan Iurretako Bertso Taldie, El Consorcio, Santutxuko Bertso Eskola eta Ipiztar taldeak. Hirugarren saioa eta bigarren faseko azkena, maiatzaren 26an jokatuko da Bermeon. Han izango dira kantuan  Akerbeltzen antxumak, Itallen eta Buruz-buru taldeak.

Finala ekainaren 3an jokatuko da Markina-Xemeinen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra