Bertsoa Bizi Gazte 2017-05-17

Bertsoa gazteen sormen erregistroetan Araban

Bertsoa Bizi Gazte eguna egin berri dute Araban. Bertsoa gazteengana iristeko ekimena da, ikasteetxeetako lanketa eta bertsoa eta beste sormen disziplinekin uztartzea jorratzen dituena. Arabako eskualde guztietara iritsi da proiektua eta Legution egin zuten bukaerako festa. Arabako Bertsozale Elkartearen ekimena da.
Bertsoa Bizi Gazte eguna egin berri dute Araban. Bertsoa gazteengana iristeko ekimena da, ikasteetxeetako lanketa ez ezik bertsoa eta beste sormen disziplinekin uztartzea jorratzen dituena. Arabako eskualde guztietara iritsi da proiektua eta Legution egin zuten bukaerako festa. Arabako Bertsozale Elkartearen ekimena da. Julen Zulaikak proiektuaren nondik norakoak azaltzen ditu Bertsoan.

1.000 ikasletik gora
Arabako eskualde guztietako 1000 ikasle inguruk hartu dute parte Bertsoa Bizi Gazte proiektuan eskola ordutegiaren barruan tailer laburrak eginez, ikastetxeetako bertso saioetan parte hartuz eta eskola ordutegitik kanpoko tailer laburrekin. Bideoklipen lehiaketa gaur amaitu da, eta 10:30ean Legutioko kultur etxean ikusi ahal izan dira, umore, kritikotasun eta aldarrikapenez betetako sormen lan bikainak. Hitza, doinua eta irudia bat eginda bi minutuko 12 talde-lan aurkeztu dira lehiaketan, eta parte hartzaile izan diren 80 gazte eta hainbat bertsozale bilduak dira kultur etxean. Azkenean hauek izan dira sarituak:

12 lan bideoklip lehiaketan
Bideoklip lehiaketan 12 lan aurkeztu ziren eta Bertso Bizi Gazte egunean egin zen sari banaketa. Bideoklip onenaren saria ARMENTIA IKASTOLAKO ikasleek egindako “ohartu zaitez” bideoklipak eskuratu du. Zarautzen asteburu pasa eta surf ikastaroa izango da saria.

Bideoklip originalenaren saria ARMENTIA IKASTOLAKO ikasleek egindako “Barbi inperfektuak” bideoklipa . Saria, Garaion sorginunean sorkuntza asteburu pasa

    Ni banax arabakoa saria. Web guneko bozkatuena, OIONGO SAN BIZENTE IKASTOLAKO “Mahatsaren errotik” bideoklipak eraman du. Otxandion asteburu pasa, Ontza extrem-en.

    Txalometroaren saria. Legutioko kultur etxean txalometroaren bidez neurtu da eta Urbasan abenturan asteburu pasa eskuratu dute. MURGIAKO Institutuko “Etorkizuna landuz” bideoklipa izan da saritua.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra