Erniarraitz pilotalekuan, 17:30etan 2017-05-24

Gipuzkoako Herriarteko finala larunbatean Azpeitian

Amasa-Villabonako 'Am...ona' taldea eta Asteasu-Zikurkilgo 'Karidadeko benta' taldea arituko dira kantuan. Gipuzkoako Herriartekoan 38 taldek parte hartu dute eta bukaerako jaia izango da finala. Saio ondoren afaria izango da Sanagustin kulturgunean.
Gipuzkoako Herriarteko finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira, Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea.  Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal airtuko dira Karidadeko Bentaren izenean. Epaile, aurkezle eta antolatzaile zereginetan, berriz, Jon Ormazabal, Igotz Alkorta eta Mikel Maiz aritu dira. Amasa-Villabonakoan, Beñat Iguaran, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Ander Goikoetxea aritu izan dira bertsotan. Aritz Garin eta Iñaki Otaegi taldeko beste bi kide, epaile eta antolatzaile lanetan arituak. Finalean ere, aurkezle lanaetan taldeetako ordezkariak arituko dira: Iñaki Otaegi (Am…ona!) eta Gurutze Oiarzabal (Erniarraitz 1) Igotz Alkorta (Karidadeko benta).

Saioa bost epailek baloratuko dute: Oihana Aranguren (Erniarraitz 1, Azpeitia) eta  Jon Ormazabal (Karidadeko Benta), Haritz Garin (Am…ona!) , Alazne Arrillaga (Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu, Orio), Unai Muniain (Hitza ote hitza, Zarautz).

Egin beharreko lanak
Ondorengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek finalean:
-          Taldeko agurra (gehienez 5 minutukoa)
-          Ofizioa 8ko handian, 3na bertso (talde bakoitzeko batek)
-          Ofizioa 8ko txikian, 3na bertso (talde bakoitzeko batek)
-          Ofizioa 6 puntuko motzean, 3na bertso (talde bakoitzeko batek)
-          3 puntu erantzun (talde bakoitzeko batek)
-          Bakarka gaia emanda 3 bertso (talde bakoitzeko batek)
-          Segidilan librean minutu bateko 3na txanda (talde bakoitzeko batek)
-          Talde bakoitzari beste taldekoi kantatzeko gaia jarriko zaie, beste taldekoek erantzun egin beharko dute. Ondoren alderantziz.
-          Kartzelako lana: Taldean egoera bat proposatuta koplatan, 4na kopla osatu arte.

Larunbaterako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Baita ondorengo lekuetan ere: Azpeitiko San Agustin Kulturgunean, Villabonako Amasa kafetegian, Zizurkilgo Iriarte tabernan eta Asteasuko Iturri-Ondo tabernan.

Saioaren ostean Sanagustin kulturgunean herri afaria egingo da parte hartzaile guztiekin, Herriartekoari bukaera borobila emateko.


Herriartekoaren bukaerako jaia

Otsailaren 3an hasi zen Gipuzkoako Herriartekoa. Guztira 38 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta sei astez 38 saio egin ondoren 12 talde pasa ziren bigarren fasera. Bigarren fasetik lau talde igaro ziren Alegian eta Bergaran izandako finalaurrekoetara. Lehen finalaurrekoan Erniarraitz 1 (Azpeitia) eta Karidadeko Benta (Asteasu eta Zizurkil) aritu ziren. Bigarrenean, berriz, Osinalde (Gabiria) eta Am…ona (Amasa-Villabona) taldeak izan ziren aurrez aurre.

Herriartekoarekin, Gipuzkoako herrietako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi izan da. Parte hartzaile guztien txapelketa izan da hau; lehia baino gehiago, gozamena izan da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana izan da.
 Am…ona! eta Karidadeko Benta aurrez aurre, larunbatean Azpetiko Izarraitz pilotalekuan.


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra