Gipuzkoako Herriartekoa 2017-05-29

"Karidadek Amona jan zuen urtea"

Asteasu-Zizurkilgo taldeak irabazi du Gipuzkoako Herriartekoa, Amasa-Villabonako 'Am...ona' taldearekin finala jokatuta. Azpetian jokatu zen, larunbatean, 700 lagunen berotasunean. Final ederra eta beroa izan zen. Gaur eta bihar finaleko bertso hautaketa eta finalisten hitzak bertsoak.
Finaleko agurreko lehen bertsoan, Txirritaren bertso ezaguna moldatuz, "Karidadek amona/jan zuen urtea" izendatu zuten 2017 Asteasu-Zizurkilgo Karidadeko benta taldeko bertsolariek. Eta baita txapela irabazi ere. Publiko aldetik ere oso harrera ona izan zuen: 700 lagun inguru bildu ziren Izarraitz frontoian. Final ederra eta beroa joan zen Azpeitiakoa eta bukaera borobila eman zion Gipuzkoako Herriartekoari.

Karidadeko benta taldedik kantua aritu ziren: Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. Talde honetan, azpimarratzekoa Joseba Otaegik egin duen lana kontuan izanda eskolarteko garaitik ez duela plazan kantatu. Amasa-Villabonako 'Am...ona' taldetik,  Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea aritu ziren. Talde honetan, Ander Goikoetxea da berria, inoiz plazan kantatu gabeko bertsolaria, eta ederki eutsi zion finaleko presioari.

Saioko aurkezle lanak egin dituzte Iñaki Otaegi (Am…ona) eta Gurutze Oiarzabalek (Erniarraitz 1, Azpeitia). Gai jartzaile lanetan aritu  da Igotz Alkorta (Karidadeko benta). Saio baloratzen bost epaile aritu dira:  Oihana Aranguren (Erniarraitz 1), Alazne Arrillaga (Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu, Orio), Unai Muniain (Hitza ote hitza, Zarautz), Zigor Leunda (Am…ona!), Jon Ormazabal (Karidadeko Benta).

Talde irabazleak txapela jantzi aurretik, Herriartekoan parte hartu duten talde guztietako ordezkariak igo dira oholtzara oroigarri jasotzeko. Bukatzeko, Am…ona! taldeak jantzi  dio txapela Karidadeko Benta taldeari.

Herriartekoaren bukaerako afaria
Saio amaieran, afaria izan zen Sanagustin kulturgunean eta 150 lagun bildu ziren otsailetik hasitako bideari jai giroan amaiera emateko. 38 taldek, 280 pertsonak, parte hartu dute 2017ko Gipuzkoako Herriartekoan. Antolakuntzaren azpimarratu du ekimenak balio izan duela bertsolaritzarekin gozatzeko eta jolasteko. Gipuzkoako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi izan da. Parte hartzaile guztien txapelketa izan da hau, gozamena izan da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana izan da, eta hemendik aurrera ere asko egongo da egiteko eta gozatzeko.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra