Markina-Xemeinen jokatu zen larunbatean 2017-06-05

Iruri Altzerreka txapeldun Bizkaiko eskolartekoan

200 gazte elkartu ziren Markina-Xemeinen. Bat-bateko finala ez ezik idatzizko frogak ere egin ziren. Iruri Altzerreka eta eta Beñat Bilbao izango dira Euskal Herriko finalean, Saran larunbat honetan. Bizkaiko eskolarteko bertsoak sarean izango dira bihar.
Bizkaiko eskolarteko finala jokatu zen Markina-Xemeinen joan den larunbatean. Bat-bateko saioa zein idatzizko frogak izan ziren eta 200 gazte elkartu ziren. Bat-batean, zortzi finalista aritu ziren kantuan: Aritz Landeta Terceño, Bittor Altube Sarrionandia, Beñat Bilbao Landa, Eztizen Artola Iturrate, Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Maider Barañano Uribarri eta Naroa Torralba Rodriguez. Iruri Altzerrekak irabazi du eta Beñat Bilbao gelditu da bigarren. Irabazleari txapela Moises Enbeita Ealo bertsolari, bertsozale, eta antolatzaile finak ipini zion.


Idatzizko txapelketa
Bat-bateko finalaren aurretik, 200 gazte inguruk parte hartu zuten idatzizko frogetan. Hona hemen sarituak:

    5. maila
        1. saria: Ihart Arakistain, Betiko ikastola, Sopela
        2. saria: Paule Mustadi, Bekobenta Eskola, Markina-Xemein
        3. saria: Ander Larrozea Apraiz, Urretxindorra, Muxika
    6. maila
        1. saria: June Diaz, San Nikolas ikastola, Algorta
        2. saria: Zuberoa Apiazu, Bera Kruz ikastetxea, Markina-Xemein
        3. saria: Peio Lopez, Astileku ikastola, Portugalete
    DBH1. maila
        1. saria: Araitz Katarain, Berrizko institutua, Mallabia
        2. saria: Izaro Bilbao, Larramendi ikastola, Mungia
        3. saria: Zaloa Garate, Betiko ikastola, Getxo
    DBH2. maila
        1. saria: Maddi Egiguren, Karmelo ikastola, Bilbo
        2. saria: Peio Lago, Betiko ikastola, Getxo
        3. saria: Iker Portillo, Iturriotz Bertso Eskola, Turtzioz
    DBH3. maila
        1. saria: Maddi Zabalo, Arratia BHI, Zeberio
        2. saria: Maria Atutxa, Arratia BHI, Igorre
        3. saria: Maider Altuna, Arrigorriaga BHI, Arrigorriaga
    DBH4 eta batxilergoa
        1. saria: Peru Irastorza, San Nikolas ikastola, Algorta
        2. saria: Enara Falagan, Txorierri BHI, Larrabetzu
        3. saria: Uxue Elgorriaga, Solokoetxe, Bilbo
 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra