Bizkaiako Taldekakoa 2017-06-07

Finalisten sentsazioak

Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak nagusitu ziren finalean. Iurretako Bertso Taldie eta Abadiñoko "Koipelustre`s" izan zituzten oholtzakide. Finalisten iritziak jaso genituen saioa bukatu berritan.
 Joan zen larunbatean jokatu zen, jai giroan, Bizkaiko Taldekakoaren finala Markina-Xemeinen. Hiru talde sailkatu ziren finalera.

 Etxekoak nagusitu ziren: Markina-Xemeingo Akerbeltzen Antxumak. Josune Aramendi, Nahia Ibarzabal eta Nerea Ibarzabal aritu ziren kantuan.

 Iurreta eta Abadiñoko taldeak izan zituzten oholtzakide finalean. Iurretako Bertso Taldieren izenean Justo Alberdi, Kristina Mardaras eta Iker Apraiz jardun ziren, eta Abadiñoko Koipelustre`s taldetik Aitor Bizkarra, Igor Galartza eta Txaber Altube.

 Saioa bukatu berritan finalisten iritziak jaso genituen.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin