Markina-Xemeinen jokatu zen 2017-06-07

Bizkaiako Eskolarteko finaleko bertsoak sarean

Larunbatan ospatu zen Markinako frontoian Bizkaiko Eskolarteko txapelketaren finala. Iruri Altzerrekak irabazi zuen saioa eta Beñat Bilbao izan zen bigarrena. Sareko plazan ikusgai daude finaleko bertsoaldi onenak.
Bat-batean, zortzi finalista aritu ziren kantuan: Aritz Landeta Terceño, Bittor Altube Sarrionandia, Beñat Bilbao Landa, Eztizen Artola Iturrate, Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Maider Barañano Uribarri eta Naroa Torralba Rodriguez. Iruri Altzerrekak irabazi du eta Beñat Bilbao gelditu da bigarren. Irabazleari txapela Moises Enbeita Ealo bertsolari, bertsozale, eta antolatzaile finak ipini zion.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin