26. edizioa beteko du aurten 2017-06-14

Martxan da Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa

13 urte artekoek "herriko alkate banintz" gaiari jarri beharko dizkiote bertsoak eta hortik gorako sorten gaia librea izango da. Uztailaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dira lanak.

 Bertsopaper lehiaketen artean tradizio handienetakoa duenetako bat izango da Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa. Ordiziako Argi Berri Elkarteak hogeita seigarrenez antolatu du sariketa aurten.

 Hiru kategoria

 Parte hartzaileak hiru kategoriatan bereiziko dira.

 Gaztetxoek, 13 urtera artekoek alegia, gutxienez bi eta gehienez lau bertsoko sortak idatzi beharko dituzte honako gai honekin: "herriko alkate izango banintz". Kategoria honetako txapeldunak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50.

 14 eta 18 urte arteko gazteek, berriz, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi bertsotako sortak aurkeztu beharko dituzte gai librean. Kategoria honetan, 300 euro jasoko ditu txapeldunak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak.

 Azkenik, 1998an edo aurretik jaiotakoak helduen mailan lehiatuko dira. Hauek ere gutxienez zortzi eta gehienez hamabi bertsotako sortak osatu beharko dituzte gai librean. Helduen mailako irabazleak 500 euroko saria izango du, 400 eurokoa bigarrenak eta 300 eurokoa hirugarrenak.

 Lanak uztailaren 1erako

 Lanak bidaltzeko epea zabalik dago jada. Uztailaren 1a baino lehenago bidali beharko dira sortak honako helbide honetara:

   ARGI BERRI ELKARTEA
   (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
   Gipuzkoa Kalea 15-behea
   20240 Ordizia
   Gipuzkoa

 Emailez ere bidaltzeko aukera ere badago, honako helbide honetara: aitor-c@ahize.aek.eus

 Sari banaketa irailaren 10ean egingo da, Ordiziako Euskal Jaien barruan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra