Bertsoa.eus - Bertso plaza digitala

  • Leitzako jaialdia |2016/08/30

    Leitzako plazan eguzkipean kantari

    Abuztuaren 13an Andoni Egaña, Agin Laburu, Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Ander Fuentes "Itturri" eta Miel Mari Elosegi "Luze" aritu ziren kantuan Leitzako jaietan. Bertsoaldi onenak ikusgai daude.
  • Santiago Plazan |2016/08/29

    Bilboko Aste Nagusian ere bada bertsoa

    Amaitu da Bilboko Aste Nagusia eta penetan direnei belarriak alaitzeko ekarri ditugu gaur hango bertsoak. Pasa den ostegunean Santiago Plazan aritu ziren kantuan Iñaki Apalategi, Jon Martin, Miren Amuriza eta Maialen Akizu. Iker Uribarrenek egin zituen gai-jartzaile lanak. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2016/08/26

    Basarriren azken agurra Uztapideri

    Duela bi aste jarri genuen Joxe Lizasok Manuel Olaizola "Uztapide"-ren hiletan kantatutakoa. Oraingoan bere lagun eta bertsokide izandako Iñaki Eizmendi “Basarri” entzungo dugu. Hogeita sei urtez elkarrekin kantuan aritu ziren Euskal Herriko hainbat plazetan. Agur indartsu eta hunkigarri hau kantatu zion.
  • 40. edizioa da aurtengoa |2016/08/24

    Bihar abiatuko da Lizardi Saria

    Bihar eta etzi jokatuko dira kanporaketak Urpekoak Elkartean. Finala, berriz, irailaren 2an izango da, ostiralez, Zarauzko Modelo aretoan.
  • Easo Plazako jaialdia |2016/08/23

    Donostiako Aste Nagusian kantari

    Hilaren 15ean Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran eta Agin Laburu aritu ziren Easo plazan kantuan, Amaia Agirre gidari zutela. Bertsoaldi onenak sarean daude.
  • Aiako jaialdia |2016/08/22

    Urteroko hitzordua probalekuan

    Abuztuaren 7an, urtero bezala, jendetza elkartu zen Aiako probalekuko bertso jaialdian. Iker Zubeldia, Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Andoni Egaña eta Amets Arzallus jardun ziren kantuan Sebastian Lizasok gidatuta.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2016/08/19

    Manuel Lasartek hunkigarri itsutasunari

    “Kantaera gozo eta ahots sarkorreko bertsolaria”. Horrela definitzen da Bertsolaritzaren Datu Baseko biografian Manuel Lasarte. Horren adibide da ondorengo bertsoa. Bakarka gaia jarrita, itsutasunari kantatu zion Leitzan jaiotako bertsolariak.
  • frontoia lepo beteta zela |2016/08/17

    Altzoko handia, sareko plazan

    Urtero bezala sei bertsolari aritu ziren Altzoko jaietan, Manu Olanok aurkeztuta: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Miren Amuriza eta Igor Elortza. Saio ederra egin zuten bertsolariek.
  • Gasteizko jaietako saioa |2016/08/16

    Aterkiaren itzalpean bertsotan

    Abuztuaren 9an egin zen Aihotz plazan Gasteizko jaietako azkeneko saioa. Amets Arzallus, Izar Mendiguren, Julen Zelaieta eta Oihane Perea aritu ziren kantuan. Bertsoaldi onenak ikusgai daude sareko plazan.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2016/08/12

    Joxe Lizasok Uztapideri agurra doinu berrian

    Joxe Lizasoren ahotsa eta kantakera dakargu gaur. Uztapideren hileta elizkizunean abestu zuen bertso hau. Bertsoarekin doinu berria plazaratu zuen eta gaur egun asko erabiltzen da. Egun hartan kantatu zuen bertsoaren hasieragatik "Mundu hau uzten bazun" izena du doinuak eta hamarreko txikian kantatzen da. Irudi grabazioan lehen bi hitzak galtzen dira, baina dokumentu ederra da Joxek bere laguna agurtzerakoan kantatutakoa.
  • San Inazioak Algortan |2016/08/09

    Algortako eguzkipean bertsotan

    Urtero bezala, aurten ere egunero saioak izan dira Algortako San Inaziotan. Uztailaren 30ean Sebastian Lizaso, Arrate Illaro, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus jardun ziren kantuan.
  • Herriko jaietako jaialdia |2016/08/08

    Elizondoko bertsoak sarean

    Xantio Egunaren inguruan ospatzen dira jaiak Elizondon eta bertso-jaialdia egunean bertan, uztailaren 25ean. Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus aritu dira kantuan aurten eta ohi bezala, Fernando Anbustegik jarri dizkie gaiak. Ikusgai dituzue bertsoaldi onenak.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2016/08/05

    Jon Mugartegiren ahotsa

    Ahots gehiago berreskuratu asmoz, Jon Mugartegi ekarri dugu gaur. Berriatukoa da Jon Mugartegi eta duela 67 urte egin zuen bere lehen plaza, 1949an. Ikusgai dugun saioa 1991an Andoainen egindakoa da, Hitzetik Hortzerak urte berean eskainia. Ordurako saio gutxiago egiten hasia zen Mugartegi,baina ez zegoen isiltzeko.
  • Karmengo jaiak |2016/08/02

    Zornotzako bertsoaldi onenak ikusgai

    Uztailaren erdialdera ospatzen dituzte Karmengo jaiak Zornotzan. Urtero egiten dute bertso-saioa eta aurtengoa uztailaren 18an egin zuten. Beñat Ugartetxea, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes aritu ziren kantuan Unai Ormaetxea gai-jartzaile zutela. Ikusgai dituzue bertsoaldi onenak.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2016/07/29

    Mitxelena eta Arozamenaren ahotsak

    Pasa den astean Jose Joakin Mitxelenaren azken irudiak eta bere ahotsa ekarri genituen, eta gaur berriro entzungo dugu oiartzuarra. Oraingo honetan Migel Arozamenarekin. Elkarrekin egindako ofizioan gipuzkoarra mendizalea genuen eta nafarra artzaina. Zortziko handian osatu zuten saioa.
  • Sarasate pasealekuan aurten |2016/07/27

    Iruñeko sanferminetako jaialdia sarean

    Amets Arzallus, Ander Fuentes 'Iturri', Eneko Lazkoz eta Maialen Lujanbio aritu dira aurten bertsotan Iruñeko Sanferminetako jaialdian. Aurten lehen aldiz Sarasate pasealekuan izan da eta harrera beroa egin dio bertsozaleak. Hona hemen jaialdiko bertsoaldi onenak.
  • Elustondo, Martin, Iguaran eta Bartra |2016/07/26

    'Ez da kasualitatea' Iruñeko sanferminetan

    'Ez da kasualitatea' bertso emanaldia izan zen Iruñean, uztailaren zazpian, Sanfermin egunean. Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Alaia Martin eta Oihana Bartra aritu ziren kantuan, Ainhoa Aranburuk gaiak jarrita.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/22

    Galesko barddak: hizkuntzari lotutako artea

    Galestik Eurig Salisbury eta Karen Owen barddak etorri ziren Europa Bat-Batean jardunaldietara. Azken honek eman zigun beraien artearen berri.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/22

    Glosa: biziberritze bidean doan kantu inprobisatua

    Mallorkatik Mateu Matas eta María Isabel Servera glosadoreak etorri ziren Euskal Herrira. Beren kantu inprobisatuaren xehetasunak azaldu dizkigute.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2016/07/22

    Mitxelenaren azken saioa

    Xenpelar Dokumentazio Zentroan garai bateko bertsolarien ahotsen bila ibili gara eta Joxe Joakin Mitxelenarena ekarri dugu gaur. Hitzetik Hortzeraren lehendabiziko programan eskainitako irudiak dira hauek, eta ziurrenik Mitxelenaren hil aurreko azken saiokoak.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/21

    Zipre: Uharte zatitua

    1974an uharte erdia Turkiak inbaditu izana Zipreko inprobisatzaileek barru-barruan daramaten gertakaria da. Alexis Charalambousek eman digu bertako kantu inprobisatuaren berri.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/21

    Austriako Gstanzlsingen-a

    Tradizio handiko kantu inprobisatua da, bereziki ezkontzetan egiten dena. Euskal Herrian izan genituen Norbert Hauer inprobisatzailea, Hans Eder musikaria eta Thomas Nussbaumer ikerlaria.
  • Hilaren hasieran izan zen saioa |2016/07/21

    Sopelako bertsoaldiak ikusgai

    Igor Elortza, Paule Loizaga, Unai Agirre eta Julio Soto aritu ziren kantuan uztailaren 2an Sopelan. Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) egindako grabazioari esker, ikusgai dituzue hango bertsoak. Arrate Illarok jarri zituen gaiak saioan.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/20

    Huapangoa: gazteak zaletzeko bidean

    Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón eta Rebeca Limón etorri ziren Mexikotik beren tradizioak erakustera. Azken urteotan berritze bidean da Huapangoa.
  • Europa Bat-batean |2016/07/20

    Repentismoa: tailerrek iraulitako tradizioa

    Europa Bat-batean jardunaldietan Yoslay Garcia inprobisatzaile kubatarra ezagutzeko aukera izan dugu eta honek Kubako kantu inprobisatuaren egoeraren berri eman digu.
  • Larunbatean izan zen asteko ekitaldi nagusia |2016/07/20

    Kursaaleko onena sarean

    Larunbatean eman zitzaion amaiera Europa bat-batean ekimenari. Kursaalen elkartu ziren Mexiko, Kuba, Gales, Austria, Zipre eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak Alaia Martin, Amets Arzallus, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariekin. Saio ederrak utzi zituen emanaldiak eta hemen dituzue ikusgai.
  • 900 entzule bildu ziren |2016/07/19

    Algortako 'Jaialdi mundiala' odolaren bueltan

    Algortako Jaialdi Mundialeko bertsoladiak sareko plazan dira. Andoni Egaña, Julio Soto, Jone Uria, Alaia Martin, Igor Elortza eta Fredi Paia aritu ziren kantari, Miren Loizagak gaiak jarrita. Jaialdian 900 lagun inguru bildu ziren. Hona hemen hautaketa zabala.
  • Herriko jaien baitan |2016/07/18

    Usurbilgo bertsoak sarean

    Unai Agirre, Oihana Iguaran, Eli Pagola eta Unai Mendizabal aritu ziren Usurbilen Santixabeletan, Iñaxio Usarraldek gaiak jarrita.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/15

    Kantu inprobisatua hizkuntza berreskurapenerako tresna

    Kantu inprobisatuaren eta hizkuntza gutxituen arteko harremanaren inguruko hitzaldiekin bukatu dira Europa Bat-Batean Topaketetako jardunaldi akademikoak.
  • Europa batean Donostiako Alde Zaharrean |2016/07/15

    Kalez kale inprobisazioaren doinuak

    Inprobisazioaren doinuak entzun ziren atzo Donostiako Alde Zaharreko kaleetan. Aste honetan kantuan dabiltzan ia inprobisatzaile guztiek hartu zuten parte, eta banaka zein taldean aritu ziren kantuan. Arratsaldeko une politenetakoa eskaini ziguten Yoslay Garciak eta Iran Caballerok balkoitik balkoira kantuan. Laister izango dituzue bertsoaldi gehiago ikusgai.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/15

    John Foley: bertsolaritzari begiratu zion ikerlaria

    Ahozko tradizioaren ikerlari ospetsua izan zen John Miles Foley, Oral Tradition ikerketa zentroaren eta aldizkariaren sortzaileetakoa. 2003tik harreman estua izan zuen bertsolaritzarekin.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/14

    Munduko kantu inprobisatuaren mapa

    Munduan zehar dauden kantu inprobisatuen maparen aurkezpen ekitaldia izan da gaur Miramar Jauregian. Kantu inprobisatu bakoitzaren inguruko informazioa eta argitaratuta dagoena kontsultatu ahal izango da bertan.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/14

    Kantu inprobisatua munduan kokatzeko eguna

    Kantu inprobisatuaren balioaz aritu dira Joxean Muñoz, Andoni Egaña, Begoña Guzman, Ruth Finnegan, Anthony Judge eta John Zemke gaurko hitzaldietan.
  • Europa Bat-batean |2016/07/14

    Emakumezko inprobisatzaileen lehen nazioarteko jaialdia sareko plazan

    Emakumezko inprobisatzaileen lehen nazioarteko jaialdia egin zen atzo Donostiako Tabakaleran. Herrialde Katalanak, Gales, Mexiko, Kuba eta bertsolariak izan ziren protagonista. Tabakalerako aretoa tope bete zen, 300 lagun pasa, eta jaialdi ederra eskaini zuten inprobisatzaileek.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/13

    Mundu osoan errepikatzen den erronka

    Kantu inprobisatua genero perspektibatik landu dute gaur goizean Jone Miren Hernandezek, Elizabeth Tolbertek, Treva Lindseyk eta Kate Smurthwaitek. Ondoren, mahai-inguruan aritu dira Karen Owen, Lourdes Yunet Lopez, Rebeca Limón, Maria Isabel Servera, Maialen Lujabio eta Miren Amuriza.
  • Eurpa bat-batean, DSS2016aren egoitzan atzo |2016/07/13

    Bigarren jaialdiko inprobisazioak sarean

    Austria, Mexiko, Herrialde Katalanak eta Euskal Herriko kantu inprobisatzaileak elkartu ziren atzo Donostian. DSS2016 Fundazioren egoitza beteta, entzuleak ere kantuan eta txaloka jarri zituzten inprobisatzaileek. Ikusgai dituzue ordezkaritza bakoitzaren inprobisazio-modua eta elkarren arteko nahasketekin sortzen diren une hunkigarriak.
  • Europa Bat-batean - Lehen jaialdia atzo |2016/07/12

    Kuba, Gales, Zipre eta bertsolarien inprobisazioak sareko plazan

    Portuan hasi eta Akuarium-en bukatu zen Europa Bat-Batean-eko lehen jaialdia, euria medio. Gales, Zipre, Kuba eta Euskal Herriko ordezkaritzak izan ziren. Bakoitza bere jardunean eta elkarrekin nahastuta emanaldi ederra eskaini zuten, ia areto betea txaloka jarriaz.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/12

    Kantu inprobisatua transmititzeko bideak

    Bigarren egunean dira Europa Bat-Batean ekimeneko udako topaketak. Patricia Tápanes eta Yunet López; Rebeca Limónn, Dana Limón eta Diana Hernández; Harkaitz Zubiri eta Jon Sarasua eta Arantzazu Loidi aritu dira hizlari lanetan. Glosadors dokumentala ere ikusgai izan da Miramar Jauregian.
  • Europa Bat-Batean |2016/07/11

    Hizkuntza desberdinetan mintzo den hizkuntza

    Gaur abiatu da Europa Bat-Batean ekimenaren udako Topaketa. Austria, Espainia, Zipre, Brasil eta Herrialde Katalanetako kantu inprobisatuen azalpenak izan dira Miramar Jauregian.
  • Herriko jaien baitan |2016/07/10

    Lasarte-Oriako bertsoak sarean

    Herriko jaietan sei bertsolari aritu ziren kantuan Lasarte-Orian, ekainaren 30an: Patxi Etxeberria, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi. 250 bertsozale bildu ziren Manuel Lekuona kultur etxean.
  • Bertso Eskolen Eguna |2016/06/23

    Irailaren 17an ospatuko da Bertso Eskolen Eguna

    Aurtengoan Portugaletek hartuko du festa. Iaz bezala, aurten ere bertan abiatuko da Bertsotruk egitasmoa. Sarrerak irailaren 2tik 12ra jarriko dira eskuragarri.
  • Irailaren 12rako aurkeztu beharko dira eskaerak |2016/05/25

    Bertsolaritzaren ikerketarako bi deialdi zabalik

    Aurten, lehenengoz, bertsolaritzari lotutako doktorego aurreko bi ikerketa kontratu sarituko dituzte Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskara eta Ikerketa Errektoreordetzak. Horrez gain, hiru ikerketa proiektu ere sarituko dira.
  • 17.bertso-udalekuak |2014/10/09

    Abestiak eta irudi-muntaiak

    Aurtengo bertso-udalekuetalo irudiekin egindako muntaiak eta abestiak dituzue ikusgai eta entzungai hemen.

Maule-Lextarre

Bukaerako agurra. Sustrai Colina

2013/11/30

Leitzako jaialdia

2016/08/13

Bilboko jaialdia

2016/08/25

Donostiako jaialdia

2016/08/15

Aiako jaialdia

2016/08/07

Altzoko jaialdia

2016/08/01

Gasteizko jaietako saioa

2016/08/09

Algortako San Inaziotako jaialdia

2016/07/30

Bertso-jaialdia Elizondon

2016/07/25

Zornotzako bertso-jaialdia

2016/07/18

San ferminetako jaialdia

2016/07/26

'Ez da kasualitatea' Iruñeko Sanferminetan

2016/07/19

Sopelako bertso-jaialdia

2016/07/02

Europa bat-batean. Kursaaleko ekitaldia

2016/07/16

Jaialdi mundiala Algortan

2016/07/19

Europa bat-batean. Kalez kale Alde Zaharrean

2016/07/14

Emakumezko inprobisatzaileen nazioarteko jaialdia Tabakaleran

2016/07/13

Europa bat-batean. DSS2016

2016/07/13

Europa bat-batean - Portuko saioa

2016/07/12

Lasarte-Oriako jaialdia

2016/06/29

Leioako bertso-jaialdia

2016/06/26

Tolosako bertso-jaialdia

2016/06/23

Mungiako bertso-jaialdia

2016/06/29

Barañaingo jaialdia

2016/06/27

San Juanetako saioa Andoainen

2016/06/24

"Emaidazue freskura" kantaldia Xabier Amurizaren obraren bueltan.

2016/06/20

Kafkaren Aulkia Bilbon

2016/06/08

Ereñotzuko bertso jaialdia

2016/06/12

Zamudioko bertso jaialdia

2016/05/22

Eskolarteko txapelketa. Finala

2016/06/04

Anoetako jaialdia

2016/05/31

Zallako jaialdia

2016/05/20

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Getxo

2016/05/22

Arabako Eskolarteko finala

2016/05/21

Bizkaiko Eskolarteko finala

2016/05/24

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Eskolartekoa

2016/05/21

Udaberriko saioa Bilbon

2016/05/07

Plazatik Gaztetxera - Markina-Xemein

2016/05/18

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Arrigorriaga

2016/05/14

Oholtzapetik. Finaleko jaialdia

2016/05/13

Matienako jaialdia (Abadiño)

2016/05/11

Oholtzapetik - Amurrio

2016/05/06

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Orozko

2016/05/08

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Gueñes

2016/05/07

Lasarte-Oriako musikatua

2016/05/10

Bertso-jaialdia Altzan (Donostia)

2016/04/24

Amezketa - Pernando Amezketarra Sariketa

2016/04/30

Altzo - Xabier Amurizaren bat-bateko azken plaza

2016/05/04

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Derio

2016/04/30

Bertso-jaialdia Gasteizen

2016/04/21

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Ondarroa

2016/04/24

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Erandio

2016/04/23

Oholtzapetik - Agurain

2016/04/22

Plazatik Gaztetxera. Soraluze eta Bergara

2016/04/27

Europa Bat-Batean - Aramaio

2016/04/23

Europa Bat-Batean - Uztaritze

2016/04/23

Europa Bat-Batean - Markina-Xemein

2016/04/21

Europa Bat-Batean - Iruñea

2016/04/20

Europa Bat-Batean - Donostia

2016/04/19

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Udaberriko fasea - Bermeo

2016/04/17

Oholtzapetik - Murgia

2016/04/15

Europa Bat-Batean - Hernani

2016/04/17

2015eko Bertso Udalekuak

2015/07/23

Bideo guztiak ikusi