Bertsoa.eus - Bertso plaza digitala

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/27

    Osatu da finaleko zortzikotea

    Julio Soto, Xabier Maia, Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes "Itturri", Xabier Terreros eta Julen Zelaieta ariko dira apirilaren 8an Iruņeko Anaitasunan.
  • Arabako Bertsolari Txapelketa |2017/03/27

    Asier Otamendi: "Neure buruarekin gelditu behar dut txapeldun"

    Atseden hartu ondoren, berriz ere bertso-giroa bizitzeko grinaz iritsiko da larunbateko finalera Asier Otamendi. Finalekoa egun polita izango delakoan dago, eta bertan izango den aniztasuna azpimarratu du.
  • Arabako Bertsolari Txapelketa |2017/03/27

    Manex Agirre: "Sentsazio horiek berriz bizitzeko gogoa daukat"

    Orain dela bi urte txapela jantzita iritsi zen Arabako Bertsolari Txapelketara Manex Agirre. Hasterako grinaz eta gogoz hasi bazen ere, txapelketa aurrera joan ahala gero eta sentsazio txarragoak izan ditu. Horri buelta eman nahiko lioke finalean.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/27

    Agoizko bertsoaldi onenak sarean daude

    Eneko Fernandez, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Oier Lakuntza, Joanes Illarregi eta Patxi Castillo aritu ziren kantuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako azkeneko finalaurrekoan.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentrotik |2017/03/24

    Udaberriari kantari

    Atzoko egunez jokatu zen 1986ko Txapelketa Nagusiko finala. Sebastian Lizasok eta Jon Enbeitak udaberriari kantatu zioten egun hartan.
  • Jone Uria - Elkarrizketa |2017/03/23

    "Matematikan intuizioa eta imajinazioa asko behar dira"

    Jone Uriak bertsogintza eta matematika ikerketa uztartzen ditu. Udazkenean, Doktorego tesia aurkeztuko du. Plazan gustura dabil, egin nahi duena egiten. Txapelketa Nagusian kantatuko du "ilusioz baina itsutu gabe". Generoaz dio berak ez duela deseroso bizi izan eta horrek ere zerbait esan nahi duela. Bere bertso bidea eta bertsolaritza ikuspegiaren testigantza utzi digu elkarrizketa mamitsuan.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/22

    Antsoaingo bertsoaldi onenak sarean daude

    Xabier Maia, Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte aritu ziren kantuan. Hemen duzue hautaketa zabala ikusgai.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/22

    Berako bertsoaldi onenak ikusgai

    Larunbatean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Beran. Julio Sotok lortu zuen finalerako txartela eta beste bertsolariak horrela sailkatu ziren: bigarren Eneko Lazkoz, hirugarren Ander Fuentes "Itturri", laugarren Kotte Plaza, bosgarren Iņigo Olaetxea eta seigarren Alazne Untxalo. Ikusgai dituzue bertsoaldi onenak.
  • Arabako Bertsolari txapelketa |2017/03/21

    Aramaioko bertso hautaketa sarean

    Aramaion jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta bertso hautaketa sarean da. Asier Otamendi, Oihane Perea, Serapio Lopez, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita eta Izar Mendiguren aritu ziren kantuan.
  • Usurbilen |2017/03/20

    Alberdi, Labaka eta Enbeitaren bertsoak, Martxoak zortziaren harira

    Urtero egiten da saioa Usurbilen Matrata talde feministak antolatuta. 90 laguneko jangela txiki gelditu zen. Maider Arregi aritu zen gai-jartzen eta Testurak formatuko saioa egin zuten.
  • Arabako Bertsolari Txapelketa |2017/03/20

    Arabako finalistak: Igoa, Agirre, Viņaspre, Perea, Otamendi eta Lopez

    Asier Otamendik irabazi zuen azken finalaurrekoa Aramaion. Zigor Enbeitak Bertsoari iragarri dio bere azken Arabako Txapelketa izan dela. Finala apirilaren 1ean da, larunbatez, Gasteizko Printzipal antzokian.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/20

    Julio Soto eta Xabier Maia nagusitu dira asteburuko saioetan

    Beran Eneko Lazkoz, Ander Fuentes "Itturri", Kotte Plaza, Iņigo Olaetxea eta Alazne Untxalo geratu ziren atzetik eta Antsoainen Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentrotik |2017/03/17

    Duela hogeita zazpi urteko opariak

    Gaurko egunez, duela 27 urte, objektu banari kantari jarri zituzten Berasteginko Gazte Festetan Andoni Egaņa eta Imanol Lazkano: poltsa beroari eta sardina zaharrari.
  • Bertso Korrika |2017/03/16

    Euskararako bidea bertsotan

    Korrika ekimenaren inguruan, "Bertso Korrika" zikloa jarri dute martxan Bertsozale Elkarteak eta AEK-k. Proiektuaren hasieran eta Durangoko saioan parte hartu zuen Erika Lagomaren hitzak jaso ditugu.
  • Arabako Bertsolari txapelketa |2017/03/15

    Bertsolarien balorazioak Laudioko finalaurrekoan

    Laudioko finalaurrekoaren ondoren bertsolariek orohar adierazi dute deseroso sentitu zirela, beren onena eman ezinda.
  • Ahots Baten Sormen Egonaldia |2017/03/14

    Hitzak elkartutako gazteen egonaldia

    Bigarrenez antolatu zuen Mintzola Ahozko Lantegiak egonaldia, Bertsozale Elkartea, EHAZE, Euskal Kantuzaleen Elkartea, Ikastolen Elkartea eta ipuingintzan aritzen diren zenbait aditu bidelagun hartuta.
  • Bertso bideoak saritzen dira |2017/03/14

    Abian da Bertsomovieda sariketako 6. edizioa

    Bertsoa eta bideogintza uztartzen dituen lehiaketa da Bertsomovieda. Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta maiatzaren 5etik maiatzaren 12ko eguerdiko 12ak arte egongo da bozka emateko aukera zabalik. Guztira 2.500 ¤ daude saritan.
  • Orio, Iraņeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatz aukeran |2017/03/14

    Bertso udalekuetarako izena ematea zabalik

    Bertso-eskolako kideek eta gurasoren bat Bertsozale Elkarteko kide dutenek izango dute izena emateko lehentasuna martxoaren 24ra arte; gainerakoek, martxoaren 30etik aurrera. Orio, Iraņeta, Bidarrai, Muxika eta Zuhatza izango dituzte aukeran Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoek
  • Arabako Bertsolari txapelketa |2017/03/13

    Xabi Igoa irabazle Laudioko finalaurrekoan

    Xabi Igoak irabazi du Arabako bosgarren finalaurrekoa eta finalerako txartela ere esku-eskura, behin behineko sailkapenean bera baita puntu gehien bildu dituena, azken finalaurrekoaren faltan.
  • Bertso afaria |2017/03/13

    Lujanbio eta Mendiluze librean Mutiloan

    Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek bi ordu pasako saioa egin zuten Mutiloan (Gipuzkoa) otsailaren 25ean, ihauteri mehar egunean. Bertso afaria izan zen eta urtero gai orokor bat izaten du saioak, afariko menuan islatzen dena. Aurten tradizioa eta berrikuntza izan da gaia. Hari horri tiraka beste hainbat egoerei kantatu zien Mendiluzek eta Lujanbiok.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentrotik |2017/03/10

    Garaiak aldatu dira, gaiak ere bai

    Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen asteazkenean. Bertsolaritzan ere, egiteko asko dagoen arren, garaiekin batera aldatu dira gaiak ere. 1975eko saio bateko gai batzuk ekarri ditugu horren erakusgarri.
  • Itsaso Noya - Xenpelar Dokumentazio Zentroa |2017/03/09

    "Xenpelar Dokumentazio Zentroa sarean egotea aurrerapauso handia izan da"

    Mende laurdena pasa eta aurrera doa Xenpelar Dokumentazio Zentroa, Bertsozale Elkarteak 1991an sortua. Bertsolaritzan eta kantu inprobisatuan espezializatutako dokumentazio zentroa da, ikerketari lehentasun handia ematen diona eta azken aurteotan sarean pauso handiak ematen ari dena. Milaka bertso, dokumentu, artikulu, argazki... Itsaso Noya lantaldeko kideak azaldu dizkio Bertsoari xehetasun guztiak.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/08

    Irurita eta Uharteko bertsoak ikusgai daude

    Iruritan Julen Zelaieta, Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Oskar Estanga, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre aritu ziren kantuan eta Xabier Maia, Eneko Fernandez, Ander Fuentes "Itturri", Irati Majuelo, Sarai Robles eta Oskar Sanz de Acedo Uharten.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentroa - Aurrerapena |2017/03/08

    Bertsolaritzan eta kantu inprobisatuan espezializatutako dokumentazio zentroa

    Gaur gaurkoz, bertsolaritzan eta orokorrean kantu inprobisatuan espezializatutako dokumentazio zentro bakarra da muduan Xenpelar Dokumentazio Zentroa, guk ezagutzen dugula behintzat. Bere apal, kaxoi eta sareko munduan barneratuko da Bertsoa bihar. Hona aurrerapena.
  • Arabako Bertsolari Txapelketa |2017/03/08

    Bertsolarien saio-osteko sentsazioak

    Saioa bukatu berritan Manex Agirre, Iņaki Viņaspre, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Felipe Zelaieta eta Jon Ruiz de Pinedoren iritziak bildu genituen.
  • Atzo izan zen aurkezpena |2017/03/08

    BBK Sariketaren 25. edizioa hasiko da gaur

    Gaur hasiko da Arratzun Bizkaiko bertsolari gazteen 25. BBK Saria. Zortzi taldek hartuko dute parte eta Bilbon izango da finala martxoaren 31n. Busturialdea eta Durangaldea arituko dira bertsotan gaur.
  • Arabako Bertsolari Txapelketa |2017/03/07

    Legutioko bertsoaldi onenak sarean daude

    Manex Agirre, Iņaki Viņaspre, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Felipe Zelaieta eta Jon Ruiz de Pinedo aritu ziren kantuan Nieves del Alamo aurkezle zutela.
  • Eider Rodrigez gidari zela |2017/03/06

    Bertso-trama literarioa Lasarte-Orian

    Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka aritu ziren kantuan Xirimiri Elkartean otsailaren 18an. Bertsoaldi onenak sarean daude jada.
  • Arabako Bertsolari Txapelketa |2017/03/06

    Manex Agirre nagusi Legution

    Bere atzetik geratu ziren, hurrenez hurren, Iņaki Viņaspre, Peru Abarrategi, Iker Agirre, Felipe Zelaieta eta Jon Ruiz de Pinedo. Asteburuan Aramaion izango da zita.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/06

    Xabier Maia irabazle Uharten eta finalaurreko taldeak erabakita

    Xabier Maia Elizondoko bertsolaria nagusitu zen atzo Uharten, Nafarroako Txapelketako azken final laurdenean, 308,5 puntu lortuta. Maiak ere finalaurrekoetako txartela eskuratu du zuzenean. Bost final laurdenak jokatuta, finalaurrekoetako taldeak erabakita gelditu dira. Beran, Antsoainen eta Agoitzen izango dira, martxoaren 18, 19 eta 26an, hurrennez hurren.
  • Xenpelar Dokumentazio Zentrotik |2017/03/03

    Orain dela hiru hamarkada taldeka kantari

    Taldekako bertso-jarduna aspalditik datorren ohitura da. 1985ean Euskal Herriko bazter gehienetako taldeak aritu ziren taldekako txapelketan kantari.
  • Trabajadoriak, Oiartzun eta Leska arteko mugan |2017/03/02

    'Trabajadoriak' Francoren garaiko esklabutza lanak bertso-tramara

    1936an Espainian altxamendu militarrak gerra irabazi ondoren, galtzaileen bandoko milaka pertsona Francoren aldeko lanetara behartu zituzten. Langile horiek dira 'Trabajadoriak' izenez ezagutzen direnak. Horietako bataloi bat Oiartzun eta Lesaka arteko bidea egiten aritu zen. Horren inguruan bertso trama antolatu dute Lesakako Ikastolaren bidez, Nafarroa Oinezen harira. Andoni Egaņa, Eneko Fernandez, Amets Arzallus eta Alaia Martin aritu ziren bertsotan.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa |2017/03/01

    Lakuntzako bertsoaldi onenak sarean daude

    Aimar Karrika, Eneko Lazkoz, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Oier Lakuntza eta Egoitz Gorosterrazu aritu ziren kantuan.. Asteburu honetan Iruritan eta Uharten egingo dira kanporaketak.
  • UZEI-ren eskutik |2017/02/28

    'Atzekoz Aurrera' hiztegi alderantzikatua eguneratua eta sarean

    Hitz bukaeren arabara egiten ditu bilaketak. Izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura-elementuak, esaerak eta onomatopeiak: kategoria horietako guztietako sarrerak aurkituko ditu erabiltzaileak. Aldiz, hiztegitik kanpo utzi dira izen propioak (pertsona-, leku- zein erakunde-izenak), forma deklinatuak, adizki jokatuak eta laburtzapenak. Denera, 53.000 sarreratik gora, eguneroko euskaratik jasoak.
  • Algortako Bertsolari Eskolak antolatuta |2017/02/28

    ABRA sariketako bertsoaldiak ikusgai

    ABRA sariketa egiten dute urtero Algortan (Getxo). Hilaren 17an jokatu zen 2017koa eta han izan ziren kantuan Unai Mendiburu, Txaber Altube, Maider Arregi, Ane Beloki, Joanes Illarregi eta Peru Abarrategi. Beņat Vidalek gidatutako saioan, Maider Arregik irabazi zuen txapela Joanes Illarregirekin buruz burukoa jokatuta. Ikusgai dituzue bertsoaldi onenak.
  • Donostian izan zen |2017/02/27

    Culinary Centerreko bertso gutiziak sarean

    Donostian 'Bertso gutiziak' jaialdia izan zen Basque Culinary Centerren. Maialen Lujanbio, Andoni Egaņa, Iker Zubeldia eta Unai Agirre aritu ziren bertsotan, Aitor Mendiluzek gaiak jarrita. 200 entzuleko aretoa lepo bete zen, sarrerak astebete aurretik agortuta.

Usurbil

Uxue Alberdi eta Ane Labaka. Amona eta biloba, gerra zibilaz

2017/03/11

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Agoitz

2017/03/26

Gipuzkoako Herriartekoa - Lehenengo fasea

2017/03/24

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Antsoain

2017/03/22

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Bera

2017/03/18

Arabako Bertsolari Txapelketa - Aramaio

2017/03/21

Usurbil - Testurak emanaldia

2017/03/16

Arabako Bertsolari Txapelketa - Laudio

2017/03/14

Mutiloako bertso afaria

2017/03/13

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Uharte

2017/03/05

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Irurita

2017/03/04

Arabako Bertsolari Txapelketa - Legutio

2017/03/04

Bertso-trama literarioa Lasarte-Orian

2017/02/18

'Trabajadoriak' bertso trama

2017/02/11

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Lakuntza

2017/02/26

ABRA sariketa Algortan

2017/02/17

Donostiako jaialdia - Basque Culinary Center-en

2017/02/24

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Auritz

2017/02/19

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Tafalla

2017/02/18

Arabako Bertsolari Txapelketa - Dulantzi

2017/02/21

Lezoko bertso-jaialdia

2017/02/11

Kontu Eguneko bertso-bazkaria Iturenen

2017/02/04

Arabako Bertsolari Txapelketa. Zigoitia

2017/02/13

Amurrioko bertso jaialdia

2017/02/05

BECtso-saioa Baionan

2017/01/29

Arabako Bertsolari Txapelketa. Langraitz

2017/02/06

Legutioko jaialdia

2017/01/20

San Sebastianetako bertso-jaialdia Donostian

2017/01/22

Tolosako jaialdia

2017/01/21

Zeanuriko jaialdia

2017/01/15

Elkartasun bertso-jaialdia Oiartzunen

2017/01/08

BEC-tekada bertso-jaialdia Amurrion

2017/01/06

Aramaioko jaialdia

2016/12/30

Gabonetako Bertso Jaialdia Elgoibarren

2016/12/28

Galdakaoko bertso-jaialdia

2016/12/23

Urtea hamabi bertsoalditan

2016/12/29

ALBE Galako bertso-saioa

2016/12/10

Markina-Xemeingo jaialdia

2016/12/08

Bilboko bertso-saio musikatua

2016/11/24

Bizkaiko Txapelketa. Finala Bilbon

2016/12/17

Bertso-udalekuak 2016

2016/10/05

Bideo guztiak ikusi