22:00etan Kultur etxean 2016-06-30

Jaialdia gaur Lasarte-Orian

Lasarte-Orian festetako jaialdia izango da gaur, Manuel Lekuona kultur etxean, 22:00etan. Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Andoni Egaña, Unai Muñoa, Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka arituko dira bertsotan, Amaia Agirrek gaiak jarrita.
Lasarte-Orian festetako jaialdia izango da gaur, Manuel Lekuona kultur etxean, 22:00etan. Maialen Lujanbio, Patxi Etxeberria, Andoni Egaña, Unai Muñoa, Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka arituko dira bertsotan, Amaia Agirrek gaiak jarrita.

Patxi Etxeberria, 86 urterako bidean, 60 urte plazan
Joan deneko 20 urteotan Patxi Etxeberria Lasarteko jaialdiko fijoa izan da eta aurten ere hortxe izango da, 86 urte betetzeko bidean. Orion sortu Etxeberria 1930. urtean eta Lasarten egin du bizitza gehiena. 1956an egin zuen lehen plaza Aginagan (Usurbil) 26 urterekin eta geroztik 60 urte daramatza bertsotan. Behar bada belaunaldi gehien oholtzakide ezagutu dituen bertsolaria izango da: Uztapide eta Basarri sasoirik onenean ezagutu zituen. Xabier Amurizak  Euskal Herriko lehen txapela jantzi zuen final hartan hantxe zen Patxi Etxeberria ere finalista. Eta geroztik belaunaldi guztiekin kantatu du bertsolari beteranoak.

Bertso eskolara
Bertsolari klasikoaren fama du Etxeberriak. Nolanahi ere lanetik erretiroa hartu eta herriko bertso eskolan hasi den bakarrenetakoa izango da, eta askotan estimatu izan du bertso eskolak ematen diona.

Patxi Etxerriaren bertsoez gozatu nahi duenak Lasarten izango du gaur aukera.

Asteasun, Orion eta Larrabetzun ere bertsoak gaur

Bihar Irunen, Gasteizez eta Azpeitian

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra