Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-09-30

Igandeko bertsoaldiak ikusgai

Igandean Lasarte-Orian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa, final-zortirenetako hirugarrena. Beñat Lizasok irabazi zuen eta gainontzekoak horrela sailkatu ziren hurrenez hurren: Maider Arregi, Mikel Artola, Xabier Sukia, Aitor Irastortza eta Gorka Azkarate. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako hirugarren saioa jokatu zen igandean Lasarte-Orian. Beñat Lizasok irabazi zuen eta zuzeneko txartela lortu du final-laurdenetan abesteko. Beraz, azpeitiarra Eskoriatzan izango da kantuan azaroaren 8an Unai Agirre eta sailkatzen diren beste lau bertsolarirekin batera.

Lasarte-Orian bigarren sailkatu zen Maider Arregi, hirugarren Mikel Artola, laugarren Xabier Sukia, bosgarren Aitor Irastorza eta seigarren Gorka Azkarate. Hauek fasea bukatu zain geratu dira final-laurdenetan kantatuko duten ala ez jakiteko. Hemen duzue behin-behineko sailkapena.

Ikusgai dituzue Lasarte-Oriako bertsoaldiak eta txapelketari eskaini diogun atal berezian orain arte jokatutako saioetakoak.

Datorren asteburuan saio bakarra izango da, larunbatean Elgoibarren.

Larunbateko bertso onenak sarean
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso nagusitu dira asteburuan

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra